BIZKAIE:Sedea, Txina eta nazinoarteko ordenantza barria

BIZKAIE推荐

Agintarien helburua da txinatarrak eta kanpotarrak, danak izatea onuradun.

Orain 2.000 urte inguru Txinara joandako europar salerosleak zurtz eginda geratu ziran Hangzhou-n artisauek lantzen eben seda bikainagaz. Ez ziran bakarrak izan. Aristokrazia oso azkar maitemindu zan material horregaz, denpora tarte laburrean espezia edota metal preziatuen antzera sano desiragarria. Kontua da ze Kontinente Zaharrera heltzeko bidaia oso luzea eta arriskutsua zala eta holan sortu zan Sedearen Bidea, makinatxu bat adar zituan merkataritza sare erraldoia Ekialdea eta Mendebaldea batu zituana; 1453. urtean, barriz, otomandar inperioak globalizazinoaren esperimentu hori bertan behera ixtea erabagi eban arte.

Egun, Europak Hangzhou-tik dakar sedea eta Txinak barriro martxan ipini gura dau Sedearen Bide zaharra. Baina mendebaldeko indarren errezeloak eta Donald Trumpek ezarritako merkataritza traba guztiek ez dabe mesederik egiten. Halan da be, Pekinek arauak ezarri gura ditu Asiako Erraldoia onuradun nagusia izan daiten eta ez, ostera, objektu merkeen fabrikea. Xi Jinping-ek 2013. urtean zehaztutako planaren helburuak dira garapen bidean dagozan herrialdeak indartu eta mundua berezitasun horreekaz egituratu.

Oraingoz, 70 herrialde batu dira integrazino proiektura eta 877.000 miloe euro bideratu ditue. Kopuru horren erdia Munduko Bankuaren pareko Txinako Azpiegitura eta Inbersinoetarako Asiako Banku barriaren bidez kudeatzen da, munduko herrialde populatuenean egoitzea dauen erakunde aldeaniztun bakarrenetakoa. Helburua bikotxa da: azpiegiturak eregiteko prozesuetan konektibidadea erraztu eta gobernu eta enpresen arteko kooperazinoaren bitartez garapen ekonomikoa eta barrikuntzea sustatu.

Sedearen Bide barriaren kontrakoek, hau da, aurreratutako herrialdeek salatu dabe plan horren helburu bakarra munduan Txinaren indarra zabaltzea dala, antxinako indar kolonialek egin eben moduan. Alde dagozanak, barriz, XX. mendeko mundu mailako ordenak kaltetutako edozeinentzat Txina aukera ona dala nabarmendu dabe.

Wensli enpresea da Xi presidentearen proiektua mundua aldatzen dagoala ondoen erakusten dauena. Asiako Erraldoian seda eta Europako lujo handiko marken hornitzaile nagusia da. Bezeroen artean, Espainiako moda munduko markaren bat be badago baina izenik ezin da aitatu kontratuan zehatz galarazota dagoalako. Merkataritza taldeak 1.300 miloe euro fakturetan ditu urtero eta produktuak ez ditu gameluetan eroaten herrialde batetik bestera, Yiwu eta Madril arteko bidea itsasontziz edo hegazkinez egiten da. Konpainiaren alde tradizionalari erreparetako Hangzhou-ko museoa bisitetea da onena ze beste guztia teknologikoa da, Txinako indarraren erakusgarri.

Wensli enpreseak diru piloa gastau dau makina aurreratuenetan: Gure produktu gehienak digitalean inprimiduten doguz eta geu gara bakarrak alde bietan egiteko kapaz adierazo dau Bin Sun, lantegi nagusiko arduradunak; inoren ikuskapenik barik makinek seda zuriz lujo handiko lepokoak egiten ditue eta laborategi bat be badogu injinerutza genetikoaren bitartez zetarrek koloretako fibrak sortzeko. Larrosa kolorekoa ez da homogeneioa baina beilegia perfektua da kasik.

Xi presidenteak eskatu eban legez, Wensli enpreseak markea zabaltzeko prozesuari ekin deutso berbarako Italian diseinu zentroak martxan jarrita. 2014. urtean, Marc Rozier (Hermes-en hornitzailea) erosi eban produkzinoari eta lanpostuei eusteko: Antxina Sedearen Bidea erabilten eben salerosleek objektuak tratau barik alde batetik bestera eroateko baina diru gitxi ixten eutson horrek Txinari' adierazo dau Lou Yufeng-ek, konpainiako komunikazino arduradunak. 'Egun barrikuntza teknologikoaren eta kalidadeko diseinuaren alde egiten dogu negozioak diru gehiago itxi daian etxean, apurka-apurka gora egiteko. Hori da zentzunezkoa zehaztu dau.

Edozelan be, Sedearen Bide barria sano indartsua da Txinan eta mundu zabaleko merkataritzearen gainetik dago. Danak egin gura dabe bat, merkataritzearen aldetik oso positiboa da eta Txina k edozein atxaki erabilten dau analogia historikoak abiarazo eta dirua irabazteko. Hangzhou-n errazagoa da, jatorria han izan ebalako eta gastronomiagaz be ezarri dira hartu-emonak; horixe da Sedearen Bideko Jaialdi Gastronomikoak gura dauena: Normalean Txinako produktuak zelan munduratu genduzan nabarmentzen da baina badakigu norabide bikoa izan zala merkataritzea eta Txina kanpotik ekarritako objektuakaz be aberastu zala esan dau Hangzhou-ko gastronomiaren gorabeherak azaltzeko museoko gidariak nabarmendu dauena. Beste kultura batzuetako lagunakaz izandako tratuei esker espezia eta gusto pikanteak ezagutu genduzan, adierazo dau.

Txinak munduko produktu gastronomikoak sartu gura ditu herrialdean alde dauen merkataritza-balantzea orekatzeko. Espainiagaz merkataritza protokoloa sinatu eta dagoeneko urdaiazpiko ondu piloa bialdu ditu.

AEBak zain dagoz oraintsuko tirabirak konpondu eta Txinako dietan oinarrizkoak diran sojea edota txarrikia saltzeko bideak zabaltzeko. Agintarien helburua da txinatarrak eta kanpotarrak, danak izatea onuradun.